Printzipioak 2018-03-28T19:22:44+00:00

Printzipioak

MAR DE LUMES — Comité Galego de Solidariedade Internacionalista (Suzko Itsasoa — Elkartasun Internazionalistaren Galiziako Batzordea) nazioarteko elkartasunaren arloan lan egiten duen elkarte galiziarra da, eta honako oinarri nagusiak ditu:

INPERIALISMOAREN AURKAKO BORROKA

Atzerritik datorren esku-hartzea arbuiatu eta salatzen dugu, bai gerra itxuran datorrena, baita, hain ikusgarriak ez diren arren, esku hartutako herrialdeentzako aurrekoa bezain kaltegarriak diren beste edozein bidetatik datorrena ere. Horrenbestez, inperialismoa gauzatzeko mekanismo guztiak arbuiatzen ditugu: NATOtik NDFra, Munduko Bankua, eta elkartasunaren edo garapenaren mozorroaren atzean, injerentziaren aldeko euren helburuak legitimatzeko elkartasun faltsua erabiltzen duten erakunde oro. Indarrez hartutako herriekiko inperialismoaren gatazkaren aurrean, gu beti herriekin egongo gara. Herri irakiar, afganiar, libiar, siriar eta AEBen eta Europaren atzeko atari izateari uztea erabaki duten Hego Amerikako herriekin, baita kapitalismo inperialistak erasotutako beste edozein herrirekin ere. Hemen gaude.

Autodeterminazioaren, independentziaren eta burujabetzaren arteko desberdintasunetik eta herri orok bere burujabetzarako duen guztizko eskubidetik abiatuta, Estaturik gabeko nazioen subiranotasun prozesu guztiak babesten ditugu, Afrikatik Asiara eta Ozeaniara; Amerikatik Europara. Estatuen eta burujabetza nahi duten herrien arteko liskarretan, gu beti herriekin egongo gara. Palestinarekin, Kurdistanekin, Sahararekin, Wallmapuarekin, Quebecekin, Euskal Herriarekin, Herrialde Katalanekin, Eskoziarekin, Bretainiarekin, Korsikarekin, Okzitaniarekin eta beste hainbat herrirekin.
Hemen gaude.

BURUJABETZE
PROZESUEI
LAGUNTZA

GALIZIAREN GATAZKA NAZIONALAREN NAZIOARTERATZEA

Elkartasunerako erakunde galiziar bat gara. Elkartasuna modu horizontalean eta pertsona batetik bestearekikoa bezala ulertzen dugu. Horrek, elkarrekikotasuna eta elkarrizketa eskatzen ditu beraz. Espainiako Estatuak ukatzen digun Galiziaren naziotasunaren aldarria eta horren proiekzioa gure erakundearen hirugarren oinarria da. Izan ere, herri espoliatu eta indarrez hartua izateak elkartasun sareak ehuntzeko eta munduari existitzen garela esateko beharraz ohartzeko ikuspuntu berezi bat ematen digu, ikusezin izateari utzi nahi diogula ozen esateko. Hemen gaude.

Harremanetan jarri