Agiria

​Kolonbiako kostaldeko Negua herrixkako gizon batek zerura igotzea lortu zuen. Itzuleran, hala kontatu zuen. Han goitik gizakien bizitzari so egon zela esan zuen. Su txikiz osatutako itsasoa garela esan zuen.

— Horixe da mundua —argitu zuen —. Jende-piloa, su txikizko itsaso bat.

Pertsona bakoitzak argi propioz distira egiten du besteen artean. Ez daude bi su berdin. Su handiak daude eta su txikiak eta kolore guzietako suak. Su lasaizko jendea dago, haizeaz ohartu ere egiten ez dena, eta su erodun jendea, airea txinpartaz betetzen duena. Su batzuk, su motelak, ez dute argirik ematen, ezta erretzen ere; baina beste batzuek horren biziki erretzen dute bizitza, horiei ezin zaiela begiak kliskatu gabe begiratu, eta gerturatzen dena, piztu egiten da.

(Eduardo Galeano)

1. Gero eta zailagoa da munduan argitasunez ikustea, baita arreta handiz begiratzen saiatzen garen pertsonontzako ere. Ekialde Ertainean espoliatutako petrolio putzuetatik aire epel eta belzkara dator, inperioek munduko herriei ordaintzen jarraitzera behartzen dituzten itsasontzi, hegazkin, errepide eta trenbideetatik. Herriak ez gara kanpoko esku batzuek maneiatzen dute buru-hausgarri bateko hautsitako piezak besterik, arau iruzurtiak dituen joko bateko piezak, beti garaile berdinak dituen joko batean. Gizateriaren aurkako gerra arrazoiaren aurkako gerra da, mundu osoko su txikiak apurka-apurka itzaltzen dituena.

2. Begiak kliskatzea suak piztea da. Piezak batzea, puzzlea berregitea. Elkartasuna eskuzabaltasunaren adierazle zen lehen; orain premia bat da. Atzo betebeharra bazen logika inperialaren aurka borrokatzea, gaur biziraupen kontua da: tokian tokikoa, nazio, lurralde, kontinente eta mundu mailakoa. Hiru alderdi nagusik ematen digute atentzioa:

a) Latinoamerikatik datozkigun mugimendu sozialen, iraultzen, gorabeheren eta aldaketen konstelazioa; inperialismo hispaniar eta portugaldarrek suntsitu zuten zain odoleztatuen Amerika; Europako txoko honetan ikusezin garenoi lezioak ematen dizkigun Amerika, iparraldean duten eta ataria zabaltzeko eskubidea zuela beti uste izan duen bizilagun zapaltzaileari noizbait aurre egingo dion Amerika;

b) mundu arabiar eta islamikoa, urte luzez kolonialismo europarrak zeharkatua, mendebaldeko prentsak kriminalizatua eta erresistentzia behere ahotsaz gauzatu behar duena; munduko herri guztiok zordun gatzaizkie herri palestinar eta sahararri, baina baita herri irakiarrari, afganiarrari, libiarrari eta siriarrari ere, besteak beste, guztiak ere inperialismo aseezin batek krudelkeriaz erasotuak;

c) eta azkenik, desinformazio hedabide masiboek ebasten diguten beste Europa hori ere; izen asko ditugu Europa ezezagun hori poliki-poliki janzteko, jantzi umil baina harrotasunez betetakoekin: herriena, gizarte mugimenduena, langileena, gaztediarena eta emakumeena. Aipatu behar, euren buruaren jabe izan nahi duten herriak ere: Irlanda, Bretainia, Herrialde Katalanak, Korsika, Okzitanoa, Euskal Herria, eta baita geurea ere, Galizia.

3. Nazio ikusezin bat ezinezko nazio bat da. Munduarentzako ikusezina den Atlantikoko herrialde batean bizi gara, milaka urtetako historia, kultura eta hizkuntza dituena. Baina ikusezintasunaren ideiara iristeko, ikusgarria denaren izatea onartu behar da. Galizia ikusezin bati buruz hitz egiteko, Galizia ikusgarri batean pentsatu behar da.

4. Heldutasuna, etsipena, konformismoa eta errendizioa eskatu ziguten. Baina hori guztia asko entzuna daukagu. Guk askatasunaz, memoriaz eta etorkizunaz hitz egingo dugu; asfixiaren ozeanoan duintasun irla txiki bat eraikiko dugu, inkonformisten Kuba ñimiño bat.

5. Ez dugu beste piramide bat eraikiko. Behetik gora eraikitzen dugu demokrazia parte-hartzailea, inongo iragarkiekin, marken eta kontsumoaren tiranotasunarekin ordezkatzen ez den hori.

Aurrera egiteko, diagonaletik, zigzag eginez, baina etenik gabe. Parte hartu, lagundu, gerturatu Suzko Itsaso honetara. Eta eman su munduari!

Share on facebook
Share on twitter
Share on telegram
Share on whatsapp
Share on email
Share on print